2012 an sortu zen Desoreka judo kluba, kirol honek balairan zuen egoera hobetzeko asmoarekin sortu zen kluba. Kirol klub partehartzaile eta irekia sortzeko asmoarekin sotu zen Desoreka eta poliki poliki bere ibilbidea egiten hasi zen, hasieran ikasle eta familia gutxi batzuekin hasi zen lanean Aretxabaletan, gaur egun asko handitu da Desoreka judo klubeko familia eta toki ezberdinetan eskeintzen ditu judo saioak: Aretxabaletan, Arrasaten, Erguineko herri eskolan eta baita Oñatiko Urgain eskolan ere.

Hasi zen ilusio berdinaz edo are handiagoarekin diardugu lanean bailarako haur, gazte eta helduen kirol ibilbideak lantzen.

Gerturatu eta animatu zaitez judoa probatzera, kirola baino zerbait gehiago da eta!!